XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hidalgo eta Morelos apaizak, Mexikoko Independentziaren heroiak. Biak armaz jaiki, harrapatu eta fusilatuak izan ziren

Jauntxoen ezaugarriekiko eraso honek, beroiek indarturik utzi izan zituela da hemen irribidea; eta independentzia hartu zuten Estatuetan lehen baino gogorrago jarraitu zutela, ondorena.

Eskubide emate hauen aurka gogorki erantzun izan baitzuten zuriek.

Arraza kontuetan zuten sendiberatasunean eta areagotuz zihoan bakarkerian ageri zen beren ardura.

Concolocorvo-k dioenez, Rio de la Platan, Cordobako familiarik behinenak beren aurretikoen ohiturak iraunerazten tematiak dira.

Esklabuei eta beltzez nahasketa duten libreei ere, ez diete uzten, aski lakarrak diren bertan egindako jantziak baino besterik erabiltzen.

Parrokietan, liburu bereizietan idazten ziren zurien edo kasten jaiotza, ezkontza eta heriotzak.

Eskaini dizkizugun ikergai guztiak arretaz aztertu baldin badituzu, haseran azaltzen genituen arazoei buruzko ondoren orokor bat burutzeko gai izan behar duzu.

Nortzu ziren espainiarrak, krioiloak eta indioak?.

Independentzi gerran ari ziren alderdiren batekin elkartzea komeni ote zitzaien indioei? ala burrukatik at geratzea komenigarriago ote zitzaien?.

Arazoaren amaikizun bezala, benetan zer gertatu izan zen ikusiko dugu; independentziaren aldeko iharduketa nola garatu izan zen eta nortzu izan ziren ihardukide.

VALDEON, JULIO - INDEPENDENTZIAREN ALDEKO IHARDUKETAREN GARAKETA - XIX. mendea.

Historia y geografía de España y de los Países hispánicos.

Jarainketaren garatzea.

1810. urtean, Hidalgo apaiza eta Morelos apaiza harmaz jaiki ziren; biok fusilatuak izango ziren.

Argentinaren independentzia aldarrikatzen du Saavedrak, 1810.ean.

1811.ean, espainiar gudalosteko ofizialea zen Simon Bolibarrek eta Miranda errepublikazaleak, Caracasko Biltzarrera dei egiten dute, Venezuelaren jaraintza lortzeko.

Eta 1812.ean Txilen, Carreras anaiak asaldatzen dira.

Baina Independentzi gerra amaitu ondoren, Morillo jeneralak gidatzen zuen gudari talde bat Cartagena de Indias-en lurreratzen da; eta erabatekoak diruditen garaipenak lortzen ditu.

Baina ekintza izugarri neketsua izan zen eta Morilloren taldeak espainiar itsas tresna guztiak xahutzen ditu; hau izan zen errusiar untzien arazo zikinarentzat aitzakia.

Morillo bakarrik geratzen da, indar berririk hartzeke.